Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Errikoetxe baserria inguruko Urteta baino beranduago egin zen, XVIII. mendearen bukaeran edo XIX. mendearen hasieran, seguru asko Atxegako jaunen lur edo baso ziren lekuan. 1850eko eta 1852ko Donostiako barrutiko bi mapetan, dagoeneko agertzen da etxe hau. 1920an Blas Olasagasti eta Manuela Lizaso senar-emazteak, Joxe, Emilio eta Kontxesi beraien seme-alabekin bizi ziren. Gaur, Errikoetxean Ibaetako Zuastieder baserritik etorritako Arruti familia bizi da.

Dirudienez, Atxegako leinuaren jabetzakoa zen Errikoetxea, auzoko Maskolaitz baserria bezala. Atxegak Usurbilen zituen ondasunen artean "la casa de Recoechea" agertzen da.

Errikoetxean, lehen, zazpi edo zortzi behi izaten zituzten; horiek kendu eta gero, txerriak jarri zituzten. Orain 250 zerrama dituzte. Hauen txerrikumeak, bat edo bi hilabeterekin saldu egiten dituzte, hazteko edo haragitarako.

1933 inguruan baserria erosi zuen Arruti familiak.

Errikoetxeak badu bere jabegoko hektarea bat Mojabasoan Igeldoko lur eremuetan. 80 ardi dituzte lurrak garbi mantentzeko. Arkumeak saldu egiten dituzte eta mamia ere bai, garaia denean. Lehen Antiguaraino joaten ziren azokara, Igaran barrena, egun bat ere falta gabe.

Baserriaren lotutako argazkiak: