Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kalezarreko erdigunean, plazan bertan dagoen etxea da, Kontzeju etxe zaharraren aurrean; hain zuzen ere Zapatari kaleak aipatutako plazarekin egiten duen kale kantoian. Herritarren artean Zapatarinea izenarekin ezagutzen da etxe hau.

Etxe honetara ezkondu zen Frantzisko Amigorena, Txarako semea. Emaztea, Maria Irastorza, bertako alaba zen. Frantzisko kapitain errepublikarra izan zen 1936ko gerran. Santos izeneko bere seme bat ere, buruzagi errepublikarra izan zen. Gijonen atxilotu zituzten faxistek, eta urte askotan El Dueso kartzelan preso izan ondoren askatu zituzten. Frankistek Zapatarinea konfiskatu egin zuten ordea, eta baserria galdu egin zen. Gaur, Frantziskoren seme bat, Antonio Irastorza, bizi da Kalezarren. Kaleko etxe bihurtua da kale baserri txiki hau. Gerraren aurretik lau behi eta idi parea izaten ziren etxe honetan, eta apretak edo espartinak egiten ziren. 1936ko gerraren aurretik etxearen jabe ziren bertakoak.

Baserriaren lotutako argazkiak: