Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Bizkarra baserria eta Kalezarreko kaskoaren artean, Aizperronea baserriari hormaz horma erantsia zegoen. Seguru asko, aipatutako baserriaren etxeorde soila izan zen hasiera batean. "Errepublikano-etxea" eta "Komunista-etxea" izenekin ere ezagutzen zen.

Galarmendi familia bizi zen etxe honetan. Joxe Galarmendik eta Juliana Aizkorreta bere emazteak hiru seme-alaba zituzten. Joxe Galarmendi, aita, 1887an jaioa, Zizurkilen fusilatu zuten 1936ko azaroaren 2an. Bertan lurperatu zuten. Baleriano eta Erramun semeak errepublikaren alde borrokan desagertu ziren gerran. Kaskonean, Joxe Galarmendik Oria auzoko "zentro errepublikanoa" jarri zuen, izan ere, Orian ezin zuten halakorik eduki, hango auzo eta lantegiko nagusia eta jabea Brunet baitzen, eta hark debekatu egin baitzuen halako "zentrorik" jartzea. Faxistek ekarri zuten zorigaitz ikaragarri hark Kaskoneako aita eta bi seme hil eta familia desegin zuen. Joxepa alaba bakarrik gelditu zen etxean eta behiak kendu egin zituen. Taberna ere eduki zuten. Aizperroenearekin batera Kaskonea era bota egin zuten, etxebizitza berriak eraikitzeko.

Baserriaren lotutako argazkiak: