Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kalezarreko erdigunean dago, plaza nagusi edo Felix Aizpurua plazan.

Planta laukizuzena eta lau ur-isuritako teilatua ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta lau ertzak izan ezik, zurituak daude. Plazara begira dagoen aurrealdean, puntuerdiko arku bat dauka. Hegoaldeko aurrealdean, berriz, dobelarri handiz egindako beste puntuerdiko arku bat. Azkeneko solairuan, arku konopialezko leiho bikoitza dauka. Barruko zurezko egitura hormigoiak ordezkatu zuen beheko solairuetan. Aldiz, bigarren solairuan, zurezko berezko egitura mantentzen du. Ondasun kultural kalifikatua da.

XVI. mendearen hasieran eraiki zen dorretxe izateko, eta dorretxe moduan iraun zuen seguru asko XVII. mendera arte. Badirudi garai horretan abandonatua zegoela, eta kalezar1658an erosi egin zutela herriko etxe izateko, baina aginagarren oniritzirik gabe. Garai horretan bertan, herriko etxe berria egin zen Elizalden eta Kalezarrekoa erabilerarik gabe gelditu zen. Orduan, seguru asko, baserri bihurtu zen. 1970ean eraberritu egin zuten.

Makatzaga sendia bizi da etxe honetan. Joxe Makatzaga Mujika 1894ean jaio zen Makatzaganean. Juan Antonio Makazaga eta Maria Josefa Mujika zituen gurasoak. Bere aita Aiakoa zen. Makatzaganea izenarekin ezagutzen da, gaur, baserri hau herritarren artean.

Maria Irureta Ibargoien Sarieneako alabarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten: Donato eta Joxe. Gaur, biak Makatzaganean bizi dira. Joxe, Rosario Agote andrearekin ezkonduta dago. Rosario Oriokoa da. Donato, Joxe eta Rosario izan dira baserri lanekin jarraitu dutenak 1990a arte.

Maizterrak ziren; Urdaiagako Torreko Anbrosio Zatarain zen nagusia. Lursailak Ibarrolatxiki eta Egiluzetxiki artean zituen mendian, baita erriberak ere Atallun. 1993an erosi egin zuen baserria Makatzaga sendiak, lurrak Zatarainen eskutan jarraitu bazuten ere. Baserri honetan sei-zortzi buru izaten ziren; idi parea ere ezagutu du Joxe Makatzagak. Esnea errepide nagusira jaisten zuten, Txaparrenberri ondora, eta Aiako esneketaria zen Joxe Praxkuk hartzen zien egunero. 1990ean kendu zituzten behiak. Gaur, familia beraren bi etxebizitza daude Makatzaganean.

Dakigunez, bi baserritar ermandade zeuden Kalezarren. Makatzaganea zen horietako baten biltokia, eta Joxe, berriz, listeroa.

Baserriaren lotutako argazkiak: