Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kalezar auzoan dagoen Ospitale etxea, ospitalea eta Sokorroko Amabirjinaren ermitaren aurrean zegoen.

Axentxio Elustondok "Usurbil mendez mende" liburuan dioenez, bazen "Miravalles" izeneko baserria 1892an. "Miravalles" baserria dokumentuetan aurkitzen ez dugunez, beste izen zaharrago bat ordezkatuko zuela dirudi.

Luis Murugarren historialariak "Usurbil" liburuan aipatzen du 1642an "Pironchoenea" izenarekin bazela etxe bat Usurbilen. Beharbada, Pantxonea edo Miravalles zen. Etxe hau Azparren izenarekin agertzen da 1920 urteko erroldan.

Bada, 1897tik 1903ra artean Joxe Maiz, eta ondoren Joxe Eugenio Maiz ziren Pantxonea baserriaren jabeak. Garai haietan, Salsamendi Alkorta familia bizi zen maizter. Benito Salsamendi Alkorta, etxe honetako semea, eta Josefa Amonarriz Arostegi bere emaztea, 1925 aldean, Pantxoneatik Zubietako Barrenetxebekora joan ziren bizitzera. Benito eta Josefak baserritik alde egin baino lehenago, 1905ean, moja frantses kontenplatzaile frantziskotar kongregazio bat etorri zen leku honetara, baserria erosi, eta egoitza berri bat egin zuten. Han jarri ziren bizitzen. 1960 aldean ikastetxe bat eraiki zuten. Kalezarreko auzotarrek "Pantxonea" deitzen diote komentu honi.

Baserriaren lotutako argazkiak: