Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kalezarreko iparraldeko sarrera edo portala zaintzen du, izenak ondo adierazten duen bezala, Kalezarreko eta Usurbilgo sarrera edo atea baita etxe hau. Gainera, iparraldeko aurrealde edo fatxada lehengo harresi zaharren zatia da. Beraz, Portalearen murruak XIV. mendekoak dira. Orain dela gutxi arte, XVII. mendearen bukaeran egindako etxe zaharrak iraun du. Gaur egun osorik berreraikia dago.

Lope Martinez de Isastik, 1625ean, Elizalden kokatzen du Portalea izeneko oinetxea.

Joxe Ramon Aizpurua Garmendia Usurbilen jaio zen 1866an eta Portalea erosi zuen XIX. mendearen bukaera aldean, Frantzisko Añorga Urdanpilleta andoaindarrak utzitako maileguarekin. Bere seme Joxe Antonio Aizpurua Sarasola 1891ko Azaroaren 6an jaioa izan zen baserriari jarraipena eman ziona; Manuela Iribarrekin ezkondu zen, Urdaiagako Jauregiko alaba zena, eta zazpi seme-alaba hazi zituzten. Joxe Ramon semea Portaleko maiorazko gelditu zen. Maria Dolores Aierdi Beobide usurbildarrarekin ezkondua, lau alaba izan zituzten.

Portalean lau behi, idi parea eta txekorrak izaten ziren; baita apopiloak ere. Usaskue inguruan, Egiluze aldean, eta erriberetan, Atallu inguruan, dituzte lursailak.

1983an Maria Dolores etxekoandrea alargundu egin zen, eta urte berean behiak kendu egin zituzten. Kalezarren zeuden bi baserritar ermandadeetako baten egoitza eta biltokia zen Portalea. Listeroak beti etxe honetako nagusiak izan ziren. Taberna ere izana da.

Baserriaren lotutako argazkiak: