Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Txara baserri zaharra Murkaikuko bide ondoan zegoen, oraingo etxearen goialdean. Etxea leku agerian zegoen eta erre egin zuten, seguru asko, lehenengo karlista gerran. Etxe zaharra bota egin zuten, eta baserri berria eraiki, gaur dagoen den lekuan.

Txaran sortuak ziren Diego eta Luzia Amigorena anai-arrebak. 1897ko ekainako egun sargori batean, laiaketan ari zirela erriberetan, Luzia tximistak jo eta hil egin zuen. Gaur hor aurkitzen da oroitarria, errepide nagusiaren ondoan. Luzia, Felix Olasagasti gaurko jabearen amona zen. Ondorengoa zen Bixenta gelditu zen etxearekin. Jabier Olasagasti Kamino, Artxubietako semearekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten: Joxepa, Angela, Joxe, Blas eta Felix. Hauetatik gazteena gelditu zen etxean: Felix. Karmen Irizar Goikoetxearekin ezkondu zen. Karmen, Ibaetako Muno baserrikoa zen, eta sei seme-alaba izan zituzten. Felix eta Karmenen alaba den Maria Jesusek jarraitu du Txara baserrian. Migel Matillarekin ezkondua, alaba bat dute. Gaur Txaran, senar emazteak, alaba eta Felix aitona bizi dira. Lehenago, 12-14 abelburu zituzten, idi parea beti, baita morroia ere. Gogoan ditu Felixek bere morroien izenak: Inazio Makazaga, Inazio "Txintxoyas", "Bergara", Joxe Mari... Beti adinean aurrera zihoazen gizonak izaten ziren Txaran. Felixek, beste baserrietan ez bezala, beti segurantza soziala ordaintzen zien morroiei garai haietan, honela lanerako gauza ez zirenean, gizon haiek erretiroa izateko aukera zuten Txarako nagusiari esker.

Txara baserria Saroe jauregiarena zen. "Charay" izenarekin agertzen da zenbait dokumentutan. Olasagasti familiak 1934an Luisa Lopez de Samaniego Soroari, Federico Zappinoren alargunari erosi zion, 24.000 pezetan. 12 golde, hau da, 40.000 metro, zuten baserriaren lursailek.

Baserriaren lotutako argazkiak: