Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

steasuainerrota Txikierdi ostatuaren aurrez aurre dago; horregatik, parean duen ostatu ezagunaren izenaz ere deitu izan zaio: Txikierdiko errota. Gaurko eraikuntzak XIX. mendeko egiturak ditu. Seguru asko, mende horretan berreraikia izan zen. Antzinako Asteasuain familiaren jabego izan zen zalantzarik gabe.

Antxon Aguirre Sorondok, Tratado de Molinología liburuan, 1546an Hernanin kexuak eta ezinegona zeudela aipatzen du, Hernaniko auzotar asko inguruko herrietako errotetara joaten baitziren gari eta uztak ehotzera, hala nola Usurbilgo Asteasuain eta Aizpurua errotetara.

XVI. mendeko azken laurdenean, Asteasuainerrotako errotariak Juanes de Lizarraga eta Domingo de Guilisasti izenekoak zirela badakigu. Bestalde, 1625ean, Lope Martinez de Isastik Usurbilgo Zubietan dagoen "Asteasuain junto al río" izeneko oinetxea aipatzen du; etxe honetaz ari dela dirudi.

1659an, berriz, Asteasuaingo errotaren aipamen bat ageri da, Usurbilen izan zen errotetako pisu eta neurrien errebisio batean. Urte hartan Maria de Grez zen errotaria.

1896an, Asteasuainerrotaren jabea Jose Maria Hurtado de Mendoza zen. Urte horretan, etxean berrikuntza lanak egiteko baimena eskatu zuen.

Dena den, Asteasuainerrota ez dute sekula errota gisa erregistratu. Errota-jarduera XX. mendearen hasierarako utzi zuen, eta 1910erako, gutxi gorabehera, zentral elektrikoa bihurtu zen. Azken jarduera hau ere aspaldi utzi zuen. Gaur, Asteasuaingo errotan etxebizitza bat dago, eta etxearen ekialdean dagoen eranskinean, oilategia. Jabea Hurtado de Mendozaren ondorengoa den Jose Montenegro da.

Baserriaren lotutako argazkiak: