Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Izen bereko mendi-kaskoaren hegi batean dago, Zaldierreka aldera begira. Arruti familia bizi da gaur egun baserri honetan. Jose Arruti Salsamendi ezkontzaz Esperantzara etorri zen, Ibarrolaaunditik. Bertan bizi zen familiako alabarekin ezkondu zen, Maria Santamaria Urreagarekin. Maria urnietarra zen sortzez, Borda baserrikoa (gaur desagertua dago baserri hori; Buruntzamendiko magalean zegoen). Esperantzara bizitzera etorri zirenean, 1916 aldera, etxea erdi eroria zegoen eta berek konpondu zuten.

Hamalau seme-alaba izan zituzten Joxe Arruti eta Maria Santamariak. Haietatik zortzi ezkondu ziren. Denak kalera joan ziren, gaurko nagusia izan ezik: Juan Mari Arruti gelditu zen etxean, hamabigarren senidea zen. Gurasoek aukeratu zuten Juan Mari baserrian geratzeko. Baserriaren nagusia Gregorio Barriola lizartzarra zen, eta gurasoek erosi egin zuten. Barriolak bereak zituen Zubietako Irigoienen zati bat, eta Iturralde baserria ere bai.

Juan Mari Arruti, Maria Pilar Arregi Ugartemendiarekin ezkondu zen, Hernialdeko Arregienea baserriko alabarekin. Hiru seme-alaba dituzte. Etxe zaharra bota egin zuten 1999an, eta bi etxe txiki berri eraiki zituzten: Esperantza (bi etxebizitzakoa) eta Esperantzaberri.

Esperantzan beti sei-zortzi buru izaten ziren, eta familia handia zenez, inoiz ez zuten izan morroirik edo apopilorik. Juan Mari aita erretiratu den arte mantendu dituzte behiak, 1995 arte. Gaur, 50 ardi dituzte inguruak sasirik gabe mantentzeko.

Baserriaren lotutako argazkiak: