Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Etxe honi Zapatari deitzen zaio 1862ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa delako izendegian. 1905eko mapa militarretan, berriz, Asteasuaintxiki. Orain dela 37 urte desagertu zen. Txikierdiko erriberetan zegoen kokatua, gaur Michelin lantegiaren aparkalekua dagoen lekuan. 1918an eta 1920an zehar Zapatari eta Asteasuainaundi baserrietakoak ziren sailetan aerodromo bat eraiki zen. Urte gutxi iraun zuen ordea, 1928ra arte. Madrilera ere linea jarri zuten, baina bezero faltagatik itxi egin behar izan zuten.

Zapatari etxea, aipatutako Asteasuainaundirekin batera, Usurbilgo San Salbatore elizaren barrutiari zegokion. Seguru asko, hurbiltasunagatik edo, Lasarteko San Pedro parrokiara pasa ziren, 1875ean.

Desagertu baino lehen, Rezola-Etxaniz sendia bizi zen. Babiloniko senideak ziren. Zapatarin Joxe Martin Rezola eta Josefa emaztea bizitu ziren maizter. Etxea Azkoitiko Hurtado de Mendoza familiarena zen. Haien ondoren Montenegro familiarena izatera pasa zen. Santiago Otaegi eta bere emazte Konsuelo Arsuagak erosi zuten gero. Hauek baserriaren ondoan, bere lurretan, palazio antzeko etxea egin zuten, Arsuagaenea deitua, Ameriketatik osaba batek edo bidali zien diru mordoarekin. Etxean lau neskame omen zeuzkaten zerbitzari. Zapatari, Arsuagaenearen lorategietan gelditu zen. 1965 aldera bota zuten baserria.

Baserriaren azkeneko urteetan, Maria Rezola, etxeko alaba, bizi zen Zapatarin. Egunero, Mariak esnea Lasartera eramaten zuen karretila batean, eta han etxez etxe saldu.

Baserriaren lotutako argazkiak: