Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Bekoerrota, Torreko errota edo Zatarainerrota, Gazta├▒aditxabal etxea eta Urdaiagako Torrea artean dago, eta Zatarain familiarena da.

Urdaiagatorreko errota 1659an aipatzen da, lehen aldiz. Catalina de Alsua deitzen zen bertako errotaria.

1890eko erroldaren arabera, Bekoerrotan Antonio Etxeberria Izagirre bizi zela dio Antxon Agirre Sorondok, eta jabea, 1913an, Tiburtzio Zatarain zela. Urte batzuk geroago, 1916an, Anbroxio Zatarain agertzen da Bekoerrotako jabe. Honek errotaren jarduera jarraitu zuen, eta bi argindar-generadore jarri zituen uren indarra argindarra egiteko aprobetxatzeko.

1944an, Juan Joxe eta Nikolas Izeta ziren errotariak, eta 1958an, aldiz, Joxe Izeta Olozaga sartu zen errotari. Azken honek 1963an utzi zuen, eta urte berean bukatu zen errotaren jarduera. Joxe Izeta 1970ean hil zen. Gaur ez da inor bizi Bekoerrotan, baina bi harri pare eta argindar generadorea mantentzen dira oraindik.

Baserriaren lotutako argazkiak: