Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Orain dela ehun bat urte egindako baserria da. Berraiartzabitartea etxe nagusitik oso hurbil kokatzen da, iparraldera. XIX. mendearen bukaera aldean, Anacleto eta bere seme Jose Romerok egin zuten. Hasiera batetik, Oñatiko Elorregiaundi baserritik etorritako Larrañaga familia jarri zen bertan bizitzen. Romerotarrentzat lan egiten zuten lorezain, auto gidari eta abar.

Juana Larrañaga Maiztegi (1902an jaioa) haurra zela, Oñatiko Elorregiaundi baserritik etorri zen bere familiarekin. Aita Miguel Larrañaga zuen , ama, berriz, Juliana Maiztegi, Aginagako Uriberri etxeko seme batekin ezkondu zen, Manuel Begiristainekin. Bertan bizi izan dira beti, hamar edo hamabi abelburu zituztela.

1934an, Ana Maria Dorrego Bidagureni, Jose Romeroren alargunari, erosi zioten baserria. Manuelen eta Juanaren seme bat, Julian, Zizurkilgo Atxurriaga baserriko Eujeni Irazusta Alkainekin ezkondu zen. Juana, amona, 1968an hil zen, eta Manuel berriz, 1978an. Senar-emazte gazteek baserrian jarraitu zuten, eta gaur beraiek bizi dira beren seme-alabekin.

Baserriaren lotutako argazkiak: