Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Aialdenezarren ondoan, bidearen beste aldean kokatutako baserri txikia da. Beste izen batzuk ere baditu etxe honek: "Zigirategi", "Ijituanea" eta "Traperuanea".

Kostaldeko trenaren bidea Zubietatik eta Santuenetik pasatzen zenean, 1915ean zehazki, Ermotegitxikin zuen geltokia. Beraz, etxe hau izan zen Usurbilgo geltoki zaharra.

Ermotegitxiki antzinako etxea da, beharbada, XVI. mendean sortua. Beti Aginagako Komunitatearen partaide izan da.

Luis Murugarren historialariak dioenez, XVII. mendekoa da etxe honetaz ezagutzen den aipamenik zaharrena. Hain zuzen ere, 1642an, "Ermotegui Chiquia" etxeak dukat erdi bat eman zuen erregearentzat, "donativo gra├žiosso" deitzen zen emaitza gisa. Geroago, 1767an, "Ermotegui la Menor" aipatzen da; etxearen jabea Josef Antonio de Ayalde zen. Manuel Lekuonak dioenez, Lasarteko Brigiden komenturako mantenu-pentsio bat ordaintzen zuen.

1920ko erroldaren arabera, Ermotegitxikin Altuna-Agote familia bizi zen, Pedro Altuna eta Maria Agote senar-emazteak eta beren hiru seme-alabak.

Juan Valdes Berriok erosi zuen baserria. Emaztea Antonia Etxeberria Etxeberria zen, eta familia hau Ermotegitxikin bizitu zen. Baserrian abereak zeuzkaten, eta Andatzan eta Irisasin behorrak edukitzen zituzten larrean.

Gaur, baserrian ez da inor bizi, baina zaindua dago. Izan ere, Juanen semea den Juan Jose Valdes Etxeberriak mantentzen du etxea eta bere baratzea.

Baserriaren lotutako argazkiak: