Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Oabea Oagoia etxeari erantsia dago. Lehengo etxe zaharra osorik eraberritua izan da, duela bizpahiru urte.

Joxe Ramon Zubeldia Oabeako semea zen. Haren aita Antonio Zubeldia Lertxundi Lapurdiko Ziburun jaio zen, baina familia igeldoarra zen. Joxe Ramon, Lorenza Garin Zurutuzarekin ezkondu zen, Lazkaoko Enparandegikoa sortzez. Hiru seme-alaba izan zituzten. Antonio Zubeldiak Oabea eta Goia erosi zituen. Biak ordaintzera ezin iritsi, eta Oagoia Olea familiari saldu zion.

Joxe Ramon Urdaiagatorreko Anbrosio Zatarainen administradore izan zen, eta horren pinudi eta lurrak bere haztegian egindako landareekin landatu ziren. Gainera, Txokoaldeko argindar zentrala ere zaintzen zuen.

Baserriaren lotutako argazkiak: