Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

San Esteban elizaren ondoan, Oagoia baserriari erantsia dago Ostatu edo "Ostatuba" deitzen den etxea. Planta ia karratuko etxe honek, bi solairu eta ganbara ditu, eta osorik manposteriaz eraikia da. Orain dela urte gutxi eraberritua izan da.

Bere izenak adierazten duenez, ostatu edo ospitalea izan zen. Aginagako Komunitatearena izan zen eta "Ostatuba" deitzen zaio. 1920an, Komunitate horren jabetza-eskrituretan baserri gisa agertzen da, eta bere jarduera nekazaritza zen zehazki.

Joxe Mari Portu eta Mari Karmen Azpiroz senar-emazteak bizi dira bertan bere familiarekin. Portu familiak etxea erosi egin zuen orain dela 20 bat urte, 1981ean hain zuzen. Beti baserria izan da. Portu sendia, gutxienez, XIX. mendetik bizi da bertan, eta ez dute ostatu edo tabernarik ezagutu, etxea beti baserri arrunta izan omen da. Ostatuko familia Igartzazabaleko Iribar familiaren ahaidea da, eta Joxe Mari Portu, baserri hartako bere osaba Joxe Iribarrekin ibiltzen zen artzain Irisasin.

Gaur egun, baratzeak eta alorrak Irabin dituzte. Lau abelburu eta astoa izaten zituzten, baina etxea erosi zutenean, ganadua kendu egin zuten.

Baserriaren lotutako argazkiak: