Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Txokoalden, Irigoindegi eta Errementaldegi baserrien gainaldean, gaur ere Errementaldegirenak diren sailetan, bazen baserri bat, aipatutako Irigoindegiko Angela Arrillagak gogoratzen duenez. Dokumentuetan Zabalchipi Chiqui izenarekin agertzen da. Errementaldegiko jabeak, Tomas Bengoetxea Atxega zenak, Tomas Arozena Elolari saldu zion, eta horrek etxe berria egin zuen eta geroago, alaba zuen Eulojiaren ondorengoak saldu egin zion berriz Lorentzo Kamino Aizpuruari. Horrela, Saltxipitxiki Errementaldegi baserriko jabegora itzuli zen. Badirudi Lorentzok etxea bota egin zuela 1930 inguruan, eta harriak Errementaldegi handitzeko aprobetxatu zirela. Oagoian bizitutako familia bat maizter bizi zen baserri honetan, Ramon Etxabe eta Joxepa Ariztimu├▒o senar-emazteak, alegia. Gaur ez da etxe honen aztarnarik gelditzen.

Baserriaren lotutako argazkiak: