Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Txankako errota harlanduz egindako eraikuntza bat da. Goikoerrota etxearekin batera, Urdaiaga jauregiko erenskin bat izan zen. Urdaiagaerrota izenarekin azaltzen da jabego eskrituretan. Beraz, Txanka izengoiti bat da.

Saroe Jauregiko jabegoa zen. Ignacio de Soroa kapitainak aipatzen du, 1689an sortu zuen lokarrian. Errota hau berak egin zuela dio.

Antxon Agirre Sorondoren arabera, 1916an errota gisa aipatzen da etxe hau, eta garai hartako nagusiak, Lopez de Samaniego familiak alegia, errotaren jarduerarako eskubideak "Sociedad Hidroeléctrica Zubieta-Zarauz" elkarteari saldu zizkion. Garai hartan, gainera, harri pare bateko errota jarduera bertan behera utzi zen.

Goikoerrotarekin batera, Muguruza-Zubiria familiak aurreko jabe zen María del Pilar Zappino y Barcaizteguiri erosi zion Txanka, 1935ean. Lehenago, familiaren bat bizitu zen Txankako errotan, baina erosketaren ondoren hutsa egon zen urte askotan.

1992an zaharberritu egin zuten. Gaur etxebizitza da.

Baserriaren lotutako argazkiak: