Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

ellerikoa baserritik Zubietako eliza alderako bidean, Altzu baserria zenaren hondarrak aurkitzen dira, Oria ibaiaren ertzean, bidearen azpialdean.

Baserri honen antzinako aipamen bat, ezagutzen den zaharrena, 1379koa da. Urte hartan Zubieta bitan zatitu zen: baserri batzuk Donostia aldean geratu ziren, haien artean Altzu, eta besteak Usurbil aldean. 1495ean ere agertzen da: Zubietako Komunitatearen dokumentu batean, Aizpurua etxearen bi erroten erdia erosteko kontratuan hain zuzen, "Alsua" izenarekin. Agiri horretan, "Domingo de Alsua, seƱor de la casa de Alsua" deitutakoa zen eroslea, Zubietako beste baserri-jabe batzuekin batera.

1566an ere aipatzen da etxe honen izena. Urte hartan, Joannes de Alsua izenekoa zen Zubietako Alsua oinetxeko ondorengoa, eta Donostian auzotasuna zuen. 1615ean, Catalina eta Antonio de Alsua San Salbatore parrokiko elizkideak konfirmatu ziren. 1645ean, berriz Nicolas de Alsua Usurbilgo auzotarra zen.

1625ean, bestalde, Lope Martinez de Isastik ere aipatzen du "Alsua" izeneko oinetxea, "Calea" eta "Artusa" artean, Usurbilgo etxeen zerrendan.

1663an, Zubietan gertatutako auzi batean Juanes de Alsua jaunak lekuko gisa deklaratu zuen. 1579an jaioa zen. Bestalde, 1673, 1679 eta 1689 urteetan, Francisco de Ayzpurua Alsua Zubietako batzarkide gisa ageri da. 1702an, berriz, Juan de Aizpurua Alsua zen batzarkide, eta 1705ean, Zubietako zinpeko buru gisa aipatzen da; 1719an Altzu baserrian bizi zen.

Dirudienez, Komunitateak erosi zuen Altzu XVIII. mendean, eta Komunitatea izan zen bere jabe 1869ra arte. Urte hartan, Aizpurua etxeko Modesto Aizpuruak erosi zuen.

Altzu baserrian, Manuel eta Josefa Antonia Izeta anai-arrebak, eta Praxku Mari morroia bizi ziren, XX. mendearen lehenengo laurdenean gutxi gorabehera. Maizterrak ziren. Josefa eta Manuel Izetak lauzpabost behi zituzten. 1936ko gerra ondoren hil ziren. Baserria utzia gelditu zen, eta erori egin zen azkenean. Gaur lau horma zahar bakarrik daude zutik.

Baserriaren lotutako argazkiak: