Galardiazpikoa Aginaga 2001 Galardiazpikoa. Argazkia: Josu Tellabide ginagako erdigunetik ekialdera, Oria ibai ondoko gain airoso eta lau batean dago koka- tua. Galardi baserria XVI. mendean egina da, Galardigoikoa baino beranduago, seguru asko. Badirudi hasieratik bi baserri hauek leinu edo familia berari lotuak daudela. Gaur ere, jabe berarenak dira Galardiazpikoa eta Goikoa (azken hau “Etxezar” izenaz ezagutzen da). XVII. mendean, baserria eraberritu egin zen, hegoaldetik handitu egin baitzuten. Era berean, etxearen altuera handitu egin zen, habe buruetan luzapen bat jarrita. Azken hauen gainean teilatua egin zen,   kalitate oneko solibo eta gapirioekin. XVI. mendeko zurezko eskailera bat, eta baserri honek zuen garai hartako  zurezko dolare baten ardatza mantentzen ditu. Etxearen azpialdean,  harrizko  murru batekin inguratua,  baratzea zuten Galardiazpikoek.  Uholdeak murrua bota zuen, eta gaur egun, hondakina beste- rik ez da. Galardiazpikoa Aginagako Komunitateko partaide da. Etxe honen izenaren hainbat aipamen daude historian zehar: 1499an Peruste de Galardi eta Juan de Galardi aipatzen dira, Usurbilen egin zen lehenengo erroldan. Luis Murugarrenek “Galardi de Yuso” izenarekin aipatzen du 1612an. Lope Martinez de Isastik, 1625eko bere “Compen  - dio Historial de Guipúzcoa”   liburuan, Galardi izenare- kin bi oinetxe lekutzen ditu Aginagan. 1642an, Galardiazpikoa etxeak lau dukat eman zituen erregearentzat, Gipuz koako Batzar Nagusiek aginduta. Garai hartan Usurbilgo etxe aberatsenetakoa zen. A 2001. Aginagatik San Esteban ermitara doan herri-bidea Galardiazpiko mandioko arku azpitik igarotzen da.