aztelucho ko errota 1640an aipatzen da lehen aldiz. Handik gutxira, 1659an dugu
beste erre ferentzia bat. Garai hartan errotaria Sebastian de Echeberria izenekoa zen, Luis
Murugarren historialariak dioenez.
1864an, Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa zerrendan aipatzen da Gaztelucho ,
baserri gisa. Udaletxetik 5.000 metrora zegoen.
Antxon Aguirre Sorondok dioenez, 1890ean Gazteluko errotan Ignazio Peña Gomendio
bizi zen, 40 urtekoa, bertako errotaria zena.
1924an, Juan Iparragirre bizi zen bertan, baina errota utzi, eta Oriara joan zen bizitzera.
Gaztelu baserritik mendebalera Sariakoolako errekaren ondoan dago, aspaldi erorita. 2 5
bat urte bertan bizitu zen Damaso Lizaso Salsamendi, Joxe Lizasoren anaia eta Tellegindegiko
semea. Itziarko Agustina Zabalarekin ezkondua zegoen eta hiru seme-alaba zituzten. Behi bat
edukitzen zuten. 1970 aldean Donostiara joan ziren bizitzera, eta ordutik abandonatua dago.
Jabeak Azkoitiko Zelaiatarrak ziren, eta bereak zituzten Sariakoola eta Gaztelu baserria bera,
Sariagoikoetxea eta Aintziazarra ere. Lehenago,Aintziberri ere haiena zen. Gaur, Gaztelu baserriko
Urkia familiak erosi die Azkoitiko Zelaiatarren ondorengoei.
Gazteluerrota
Aginaga
2001
Gazteluerrota.
Argazkia: Josu Tellabide.
G