ariagoikoetxea Intxaurreta deitzen den auzune txikiaren goialdean dago. Planta karratuko
etxea da, eta teilatua bi ur-isurikoa du. XV-XVI. mendean eraikitako etxe hau, lehen familia bakarrekoa
izan arren, gutxienez XVIII. mendearen bukaeratik, bi etxebizitzatan zatitua dago, orduan
egin baitzen bi aldeak banatzen dituen erdiko murrua eta barruko zurezko egitura. Etxe honek
duen elementurik deigarriena arku zorrotzeko portada da, harearri landuz egindako hiru arkibolta
dituena. Arku hau iparraldeko fatxadan dago. Ez dakigu horrelako arkurik duen beste baserri
bat izango ote den Gipuzkoan, batez ere elizetan ikusten baitira halako ezaugarriak.
Aginagako Komunitateko partaide da.
1563an, Juan de Ibañez de Garraza
Sarria zen Sariagoikoa edo Sariagoikoet-
xeko jabea. Emaztea Maria Beltran de Ira-
eta zuen. Urte horretan, Martin Perez de
Arriolak, Debako eskribauaren aurrean,
Sariako ola, errota (Gaztelu), presa, ubide-
ak, bere lursail, larre eta mendiak, San Salbatore
elizako oinetxe honetako jaunaren
jarlekua, hilobia, udaletxeko jarlekua eta
Saria goikoetxe koak ziren beste ondasun
batzuk, Zestoako Iraeta oinetxeari erantsi
zizkion.
2001
Sariagoikoetxea.
Argazkia: Josu Tellabide.
Sariagoikoetxea
Aginaga
1984
Sariagoikoetxea.
Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa.
Egilea: Juan Agustin Lasagabaster.
S