Arratzainborda Elizalde 1974 Arratzainborda. Gomendio Alberdi familia baserriko atarian. rratzainborda, Arratzain baserri zaharraren etxeorde edo borda bat zen. 1864ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendaren arabera,Arratzain baserri bakarra zen, baina hiru etxek osatzen zuten. Aipatu zerrenda horretan, gainera, beste laugarren etxe bat aipatzen da, “Arrazain-borda” alegia,  lehen goetatik ehun metrora. Gomendio-Alberdi familia bizi da Arratzainbordan. Kristina Alberdi Eugenio Gomendioren emaztea, Azpeitiko alaba zen, herri hartako Enparan kalean jaioa. Bere senideekin etorri zen Igeldora, eta Iriarte baserrian jarri ziren bizitzen. Beranduago Igeldoko bertako Etxeberrira aldatu ziren. Handik ezkondu ziren bi ahizpa, Kristina eta Maria, Egioletatxikiko bi anaiarekin,  Eugenio eta Joxe Mari Gomendiorekin. Joxe Mari eta Maria Egioletatxikira joan ziren bizitzera, eta Eugenio eta Kristinak berriz, 1948-1949 urteetan Arratzainborda berreraiki zuten, A 2001 Arratzainborda. Argazkia: Josu Tellabide.