rtikulaaundi baserria Bordatxo eta Mendizorrotz mendien arteko lepoaren erdian zegoen. Etxe handia zen, planta ia karratukoa (20x21 metro). Eraikuntzaren lau hormak harriz eta manposteriaz eginak zeuden. Ertzak eta ate eta leiho arteak harlanduzkoak ziren. 1864an “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendan “Articola Viejo” baserria aipat- zen da; udaletxetik 3.300 metrora zegoen. 1840 inguruan, Udarregitik Artikulaaundira etorri zen bizitzera Juan Joxe Alkain “Udarregi” bertsolaria bere familiarekin. Juan Joxe, Maria Bautista Astiazaranekin ezkondu zen, eta hiru alaba izan zituzten. Alaba bat –Joxepa Iñaxi, 1862an jaioa- gelditu zen baserrian, eta Justo Lan- darekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mateo, Mikela eta Domi- nika. Azken hau kalera joan zen Mikela berriz Joxe Heredero Pinela Usurbilgo maisua zenaren semearekin ezkondu zen eta Igeldoko Otondogoikoan jarri ziren bizitzen. Mateo etxen geratu zen eta  Artikula saldu egin zuen 1932an. Joxe Ramon Galardi tolosarrak erosi, eta ondoren Telleria familia etorri zen maizter.  1944an Telleriatarrek 100 golde zituen baserria erosi zuten 90.000 pezetatan. Telleria familia sort- zez Tolosako Auzotxikiko Munitzagoi- Artikulaaundi Elizalde 1972 Artikulaaundi. Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa. A 2001 Artikulaaundi berria. Argazkia: Josu Tellabide.