Barrenetxea Elizalde 2003 Barrenetxea. Argazkia: Josu Tellabide. lizalde kaskoan aurkitzen da, Kale Nagusian, Erramusenea edo Ortelanonea etxea ondoan duela. Lehengo izena Barrenetxea izan arren, aspaldi, gutxienez XIX. mendearen erdialdetik, Zendoianea izenarekin ezagutzen da etxe hau. Gaur egungo eraikuntza (azalera bera hartzen duten bi etxe dira) 1923an eraiki zen, orube honetan bertan zegoen etxe zaharra botata. Barrenetxeari buruzko antzinako aipamenak XVI. mende koak dira. Lope Martinez de Isastik ez du etxe honen izenik aipatzen. Luis Murugarrenek etxe honen lehen erreferentzia 1625ean  kokatzen zuen. Hala ere, badakigu XVI. mendearen erdi aldera Domingo de Barrenechea,  Usurbilgo Barrenetxea oinetxeko maiorazko eta jabea, Ana de Lasarte-Ama- sorrainy Goyaz andrearekin ezkondu zela. Ana de Lasarte Lugarizko (gaur Añorga)Amasorrain oinetxe- ko alaba zen. Horrela dio Domingo de Lizasok. 1666an, aldiz, Nicolas de Barrenechea zen Usurbilgo alkate; eta 1677an Juanes de Barrenechea izenekoak auzotasuna zuen Usurbilen. Zendoianeko alde batean, Aizpurua familia bizi da. Etxeko alaba Maritxu Aizpurua,Añorga aldeko Txarra- E 1960. Usurbilgo eliza. Naxario Aizpurua Atxega (Juandeuntzenea) eta Euxebi Zeberio (Barrenetxea).