rreroanea izeneko etxea Elizalden aurkitzen da, Kale Nagusian, Erretoretxea eta Barberonea
etxeen artean.
Domingo Goenaga eta Joxe bere semea bizi ziren etxe honetan. Lanbidez errementariak
eta ferratzaileak ziren, eta lantegia Arrillaga edo Potxonea etxeko atzealdean zuten. Baserriz
baserri ibiltzen ziren behiak eta idiak ferratzen. Etxean, berriz, ukuilua zuten bi behirekin. 1960
inguruan kendu zituzten.
Erreroanea
Elizalde
2003
Erreroanea.
Argazkia: Josu Tellabide.
E
Etxeederra
Elizalde
zen polit honekin bazen oinetxe bat Usurbilen. Luis Murugarren historialariak etxe
honen aipamenik zaharrena 1625ean aurkitu zuen.
Joxe Ramon Zubimendik Zubieta mila urteko herria liburuan aipatzen du casa solar de
Echeederra izeneko bat, 1681ean. Francisco de Elgorriaga zen jabea.
Berrogei urte lehenago, 1642an Josepho de Elgorriagak dukat erdi bat eman zuen erre arentzat
Gipuzkoako batzar nagusiek aginduta Donativo graciosso deitzen zen zerga moduan.
I