IX. mende erdialdeko planoetan agertzen da Benta, baita 1864ko Nomen clátor de la
Provincia de Guipúzcoa delakoan ere, Venta-berri izenarekin, udaletxetik 3.400 metrora
kokatua. Zerrenda horretan baserri moduan agertzen da, baina lehenago ostatua izan zela dio:
Esta casa de labor fue en otro tiempo casa-posada por cuyarazón conserva aquel nombre.
Benta baserri txikia zen, 12x9 metrokoa, osorik harriz eta manposteriaz egina. Bi ur-isuritako
teilatua zuen.
Dirudienez XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egindako ostatua zen. Bentako
alaba den Maritxu Aizpuruak bertan familia indiano (bere hitzetan) bat ezagutu zuela
kontatzen du, baina beharbada ijitoak izango zirela pentsatzen du. Berak ez zuen taberna edo
antzekorik ezagutu, ezta bere gurasoek ere seguru asko. Nonbait, taberna zenean, behin bezero
batzuk sartu zirenean, ontziak zikinak edo ondo garbitu gabeak jarri zizkietela eta...basoak
zikinak! Hau benta zikina! esan, eta horrelaxe hartu zuen Bentazikin izena. Maritxuren hitze-
tan, oso baserri ederra zen, aberatsa eta erosoa. Garai hartan zortzi edo bederatzi behi eta idi
pareak hazteko erraztasun osoa zuten. Etxean beti morroi bat aritzen zen, eta neskamea ere
bai, haurrak txikiak ziren bitartean.
X
Benta
Kalezar
1970
Benta.
Argazkia: Jose Luis Kamino Aizpurua.