Iartza Kalezar 2003 Iartza. Argazkia:Asier Agirresarobe. alezarretik Ibarrola baserrietara eta Donostiara doan herribide zaharraren eskuinetara aurkitzen da. Gaur egungo  Iartza baserria XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran egin zen, lehen zegoen beste etxe zahar baten oinarrietan. Iartza ahaide nagusien dorrea Beasainen dago, baina bada Iartza izeneko beste oinetxe bat Urnietako Goiburu bailaran. Domingo de Lizaso historialariak XVIII. mendearen bukaeran aipatzen du. Litekeena da Usurbilgo Iartza etxea, eta aipatu ditugun Iartzatarrak oinetxe hauen ondorengoak izatea. Lope Martinez de Isastik, 1625ean,“Yarza” izeneko oinetxea aipatzen du, Elizalden kokatua. Bestalde, abizen honetako pertsonen erreferentzia ugari dago antzinako agirietan. Domingo de Yarça, esaterako, 1560an jaioa zela badakigu, eta 80 urterekin hil zela Usurbilen, 1640an. 1600ean jaio zen Miguel de Aizpurua Ygarza, lekuko gisa agertzen da epaiketa batean, 1680an. 1615ean, Joseph eta Nicolas de Yarça San Salbatore parrokiako elizkideak konfirmatuak izan ziren. Berriz ere, 1642an, Joseph de Yarza aipatzen da Gipuzkoako Batzar Nagusiek aginduta hiru dukat eman zituelako erregearentzat. 1643an, Nicolas de Yarza Usurbilgo ordezkari edo prokuradorea da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Joseph de Igartzak eta Alonso de Yarzak, 1674an lekuko gisa deklaratu zuten Usurbilen, zenbait epaiketatan. 1686an berriz, Joseph, Usurbilgo ordezkari izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Nicolas de Yarzay Aizpuruak, gobernadore  eta Santiagoko Ordeneko Zaldunak, 1689an kaparetasuna   frogatu zuen Usurbilen. Maria Luisa de Arespacochagarekin ezkonduta zegoen. Urnietan eta Elgetan zuen auzotasuna 1700ean. K