Ibarrolaaundi Kalezar Ibarrolaaundi. ranerreka eta Zaldierreka artean, gain lau-zabala eta ageri batean daude Ibarrolaaundi, Ibarrolatxiki eta Buenabista baserriak. Antzina, Ibarrolaaundi bakarrik zegoen leku honetan. Etxe bikaina da, XVI. mendean egina. Gaur egun, eraiki zen garaiko neurriak eta egitura ia osoa mantentzen ditu, Usurbilen gaur dauden beste hauek bezala: Zubietako Aliri,Aginagako Sariaaundi eta Kalezarreko Bizkarra. Planta laukizuzena, bi solairu eta ganbara ditu; bi ur-isuritako teilatua, mendebaleko eta iparralde ko  fatxadak  manposteriaz egi- nak, hegoaldera duen aurrealdeak (hau da fatxada nagusiak), zurezko egitura du, eta habe eta solibo tarteak manposteriaz beteak. Ekialdeko fatxada harlanduz eta manposteriaz egina dago lehenengo solairuraino, hortik gora zura eta manposteriaz. Barruko egitura zurezkoa da osorik, hamaika haberen gainean altxatua. Habeen artean gaur oraindik man- tentzen da etxe honek zeukan XVI. mendeko dolare zaharraren egitura. Asentxio Arruti zenaren alaba Juanak dio etxeko dolare zaharra erabiltzen ezagutu zuela bere aitak. A 2003 Ibarrolaaundi. Argazkia: Josu Tellabide.