Intxuintxabal
Txikierdi
1972
Intxuintxabal. Atean: Joxe Juan Iraola.
Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa.
elaiaundi eta Elorko mendien artean aurkitzen zen,
lepo zabal batean. Autobidea egiteko bota egin zuten etxe
zaharra. 1857ko Gipuzkoako baserri-etxe zerrendetan Inchin-
chabal izenarekin ageri da. Zenbait agiritan Itxurrizabal eta
Itxurinzabal ere deitzen zaio. Dirudienez, baserriaren izena
bere lursailetanetan dagoen eta Iturrizabal izena duen iturri
batekin erlazionatua omen dago, horixe dio bertako familiak.
1850eko Donostiako udalerriaren mapa batean ez da
baserri hau ageri, baina bai 1852ko beste batean. Beraz, pent-
sa liteke tarte horretantxe eraiki zutela Ibaetako Loistegi
baserritik banandutako lurrean. Aipatu beharra dago, hala
ere, udal barrutiaren mugak ez zirela gaur diren berak; garai
hartan, adibidez, Lugarizko Barkaiztegi baserria Usurbilgo
mugen barruan zegoen, eta Intxuintxabalen lur ere mua ere,
gaur Donostiari eta Usurbili dagokiena, Usurbilen mugen
barruan zegoen osorik.
Intxuintxabaleko familia 1908an etorri zen baserri honeta-
ra. Kalixto Iraola Sarasti 1898an jaio zen Altzan. Hamar urte
2001
Intxuintxabal.
Argazkia: Josu Tellabide.
Z