ziren Lizasotarrak Asteasuko Bulano
baserritik, Itxaskue erosita. Joxe Manuel
Lizaso Arsuaga zen Itxaskueko nagusia,
1872an jaioa. Alarguna eta haurrik gabe,
Maria Pe ñagarikanorekin ezkondu zen.
Tolosarra zen Maria. Hamar seme-alaba
izan zituzten, eta haietatik, Joxe Mari
semerik zaharrena gelditu zen maiorazko.
Joxe Mari 1940an ezkondu zen Josefa
Antonia Lasarekin, Lasarteko Sasoetatxi-
kiko alabarekin. Joxe Mari eta Josefa
Antoniak bost seme-alaba izan zituzten.
Gaur, Itxaskuen Joxe Mari Lizaso Peñaga-
rikano nagusia bizi da, hiru semeekin. Lau-
sei buru dituzte ukuiluan, eta horrez gain,
baratzeak ere bai. Baserri tradizional
moduan mantentzen da gaur egun.
Itxaskue baserri zaharrarekin hormaz
horma, Portalezaberri deitzen den etxea
dago. Joxe Manuel Lizasok eraiki zuen
gaztea zela. Larraulgo Antzolatxikitik eto-
rritako Urkidizar familia jarri zen bizitzen
maizter. Beranduago, Aginagako beste
familia bat etorri zen bizitzera, Gomezte-
gi baserrikoak hauek. Haiek 1922 aldera
alde egin zuten, eta Aginagara itzuli ziren.
Familia hark alde egin zuenetik hutsik
dago. Etxearen jabea gaur Maria Teresa
Manterola Lizaso da, Joxe Manuel Lizaso-
ren iloba.
Itxaskueko aitona:
Joxe Manuel Lizaso
Arsuaga.
1958ko abuztuan hil
zen 86 urte zituela.
Itxaskueko ama:
Maria Peñagarikano
Agirrezabala.
1966. urrian hil zen
75 urte zituela.
1931. Zubietako euskal jaietan Itxaskueko alabak:
Ezker-eskubi: Julita eta Juanita Lizaso Peñagarikano.
Gregorio Tellabide
Bideondo Donostiarra
zen: 1892an jaioa,
Urkidizar familiarekin
etorri zen bizitzera
Portalezaberrira.
Gaztea zela morroi
Zelaiaundi eta Elorren
egon zen. 1974ean
Donostian hil zen.
Itxaskueko semea:
Pedro Lizaso
Peñagarikano.
1958ko ekainean hil
zen 32 urte zituela
istripuz kamioiko
karga gainera
erorita.