erraiartzabitartea oinetxea San Esteban elizatik iparraldera dago, Berraiartzagoiena eta Berraiartzabarrena baserrien artean. Planta errektangularreko baserri handia da (19,20x 23,20 metro); hiru solairu eta ganbara ditu, harri eta manposteriaz egindako hormak, eta harlanduak ertzetan. 550 metro karratuko bi ur-isuritako teilatua du. Aurrealde edo fatxada nagu- sia, erregularra eta simetria osokoa, hegoekialdera orientatua dago. Beheko solairuan, sarrera puntu erdiko  arku batetik egiten da; honen gainean armarria dago. Lehenengo  solairuan sei leiho daude armarriaren alde banatara, eta bigarrenean balkoi luze bat, dena zurezkoa. Barruko egitura zurezko zatikako habeekin egina dago. Ate eta marko oso landuek zenbait tailu dituzte. Landutako ate, friso eta beste hainbat barruko elementu, Frantzisko Galparsoro “Patto” zurginak berrituak dira. Berraiartzabitartea eraikuntza bikaina da bere osotasunean. Berraiartzabitartea XX. mendearen hasieran erre egin zen dirudienez, eta  berriz eraberritu egin zuten, gaur duen itxura hartuz. Berraiartzabitartea Aginagako Komunitateko partaide da. 1486an, Juanicoth de Verrayarça jauna aipatzen da lekuko gisa epai batean. Beharbada, etxe honetakoa izango zen. 1499an, Usurbilen ezagutzen den aurre  - neko erroldan, “Santuru de Varra yarza” i ze  - neko bat agertzen da. Beharbada, Berraiart  - zabitarteko jabea izango zen.  1566an, bestalde, Miguel, Cristobal, San Joan, Martin, Domingo eta Joanes Berra yarza Donostian bizi ziren,  eta bertan auzotasuna zuten. Arbasoak Berraiartzabitartekoak zituzten. XVI. mendearen erdi aldean, Juanes de Ech everria,  Sorabillako izen bereko oinetxeko semea, Maria Martinez de Berreyarza andrearekin ezkondu zen. Maria,  Berraiartzabitarteko jabea zen 2001 Berraiartzabitartea Argazkia: Josu Tellabide Berraiartzabitartea Urdaiaga 1900 Berraiartzabitartea. Argazkia:“La Vida en el campo” aldizkaritik hartua. B