an Esteban elizatik hurbil dago, hegoaldera, Ostatu eta Oabea etxeen artean, azken honi itsatsia. 1995ean Oagoia etxe zaharra bota, eta osorik berreraiki zuten. Oa antzinako oinetxea da. Badirudi bere itzalean sortu zela Urdaiagako San Esteban eliza. Lope Martinez de Isasti historialariak 1625ean “San Esteban de Hoa” deitzen dio eliza horri. Bestalde, Oagoia,“Oa Gaña” ere esan zaio,Aginagako Komunitateko partaidea izan da beti. XV. mendetik aurrera agertzen dira Oako leinua eta oinetxearen erre ferentziak. 1448an, Usurbilen, Martin de Ochoa de Hoa jaio zen, eta 1456an, Pedro de Hoa, hau ere Usurbilen. Bestalde, 1460-1470 hamarkadaren inguruan, Miguel de Oa, Oako oinetxe honetako maioraz- koa, Perona de Oquendoy Merquelin, Donostiako Okendo familia nagusiko alaba zenarekin ezkondu zen. 1532an Urtuño de Hoa Usurbilgo prokuradore edo ordezkari izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Joanes de Hoa eta bere semea Domingo, eta Juanes eta Esteban de Hoa, laurak Usurbilgo Oa etxean jaioak, Donostian auzotasuna zuten 1566an. 1573an, Joanes de Oha eta Miguel de Oha ziren Oagoia etxearen jabeak. 1586 inguruan, Catalina de Oa, oinetxe honetako alaba, Donostiako Lugaritz auzoko Amasorrain oinetxeko maiorazko zen Pedro de Amasorrainekin ezkondu zen. Lope Martinez de Isastik ere, 1625ean, “Hoa” izeneko oinetxea aipatzen du Urdaiagan. Geroago, 1642an, Martin eta Esteban de Hoa izenekoek dukat erdi bat eman zuten erregea- rentzat “donativo graçiosso” deitzen zitzaion emaitza moduan. 1767an, Manuel Lekuonaren arabera, Juan Ramon de Ayalde zen “Hoa” izeneko etxeko jabea. Lasarteko Brigiden komenturako zentsu edo mantenu pentsio bat ordaintzen zuen. Oagoia Urdaiaga 1984 Oagoia. Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa. Egilea: Juan Agustin Lasagabaster. S