Simonenezar
Urdaiaga
2002
Simonenezar eta Simoneneberri.
Argazkia: Josu Tellabide.
xokoalde auzunean dago kokatua Simonenea. XVII. mendearen erdi aldekoak dira etxe
honen lehenengo aipamenak 1642an. Izan ere, Gipuz koako Batzar Nagusien aginduz Simone-
nea etxeak erregearentzat dukat bat eman zuela badakigu. Luis Murugarrenek dioenez, zerga
hau donati vo graçiosso gisa ematen zen. Geroztik, ez dugu aurkitu etxe honen aipamen
berezirik.
Rai mundo Illarramendi nagusia, Simonenezar bertan jaio zen, eta emaztea Josefa Ignazia
Zubeldia zuen. Tomas, Rai mundoren anaia ezkongabea ere berekin bizi zen. Baserrian behiak
zeuzkaten. Gainera, Illarramendi-Zubeldia familia angula-arrantzan aitzindaria izan zen.
Baserri hau Txokoalde auzuneko biltokia zen, eta bertan egiten ziren baserritarren ermandadeko
bilerak. Aspalditik, taberna eta sagardotegia ere bazen, eta San Estebango jaietan, eskusoinua
jotzen zen atarian. Jende asko etortzen zen.
Raimundok eta Josefa Ignaziak hamar seme-alaba izan zituzten. Maiorazko gisa Lukas semea
gelditu zen eta Zumitzagako Dolores Zubeldia Iribarrekin ezkondu zen. Berek jarraitu zuten
baserria eta tabernarekin, eta batez ere anguletan jarraitu zuten sasoia zenean, hau da, urritik
apirilera. Honela bada, anguletan lan handia zutenez, tabernako lana utzi egin zuten. Behiekin
jarraitu zuten. Hala ere, handik urte batzuetara, (1950ean) kendu zituzten arte. Anguletan 1985
arte jarraitu zuten.
Gaur, lau etxebizitzako eraikuntza da Simonenezar. Erantsia Simoneneberri edo Zumetae-
nea etxea aurkitzen da, eta bertan jatetxea dago.
T