aurko Errazti eta Soroa baserrien artean omen zegoen Arpidegi baserri zaharra. 1815
eta 1820 artean, etxe hura erre egin omen zen, eta baserri berria egin zuten gaur dagoen
lekuan. 1897an berriro erre zenean, berreraiki egin zuten etxea. Floreaga izenarekin azaltzen
da jabetza-eskrituretan, eta Ezkerrenea izengoitiarekin ere ezagutzen da. Beste dokumentu
batean ere aipatzen da Floreaga etxea, 1829an. Ezkerrenea, Iarbe baserriaren ondoan dagoen
Ezkerrenea etxetik dator. Ez kerra ezizena zuen gizon bat Ezkerrenea baserritik Arpidegira
etorri zen bizitzera, aspaldi.
Juan Maria Olazabal eta bere emazte Soledad Altube ziren lehengo jabeak. Baserri honetaz
gainera, berenak ziren ondoan dauden Soroa eta Etxebeste ere. Arpidegi Aginagako Komunitateko
partaide da.
Ugari dira etxe honen izenaren ant-
zinako aipamenak:
1499an Juan de Arpidegui aipatzen
da Usurbilen egin zen aurreneko
erroldan.
1574an, Domingo de Lerchundi eta
bere emazte Gracia de Arpidegui ziren
jabeak. Urte horretan bertan, Arpide-
giko ondasunen artean bi gaztaindi
aipatzen dira:Urrezti eta Yarbe.
1642an, Arpidegi etxeak bi dukat
eman zituen erregearentzat Gipuzkoa-
ko Batzar Nagusiek aginduta. Dirudie-
2002
Arpidegi.
Argazkia: Josu Tellabide.
Arpidegi
Aginaga
1973
Arpidegi.
G