ubietako erriberen  behealdean, Oria ibaiaren uhaldean aurkitzen da Aliri, Araundi eta Barrenetxe baserrietatik hurbil. Eraikuntza ederra da, eta baserri zahar guztietan ohi den beza- la, bere aurrealde nagusia goizeko eguzkiari begira dauka. Bi zutikako habe handi eta tinko ditu, frontal gurutzatuak eta beren artean indartzeko beso paregabeak. Estilizatuak dira loturetako arrano -buztanak. Beheko solairuan, eta lehenengo solairuraino, legar harri biribilez egina dago horma. Hortik gora, Zubietako Tellerian egindako adreilu zeramiko trinkoz beteta daude egituraren arteko tarteak. Aurrealdearen erdian Aliri familiaren armarria dago, Gernika aldetik ekarritako harriz egina. Barruan, etxearen zurajea eraikuntzaren garai berekoa da, eta osorik mantentzen da, ukuiluko habeak izan ezik. Ondasun kultural kalifikatua da. Los señores de la guerrayde la tierra,  nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores Guipúzcoanos” liburuan, Pere Yu aynes de Hali gerraria aipatzen da, 1353ko azaroan. Normandiara joan zen borrokara Karlos II Evreux koa (Gaiztoa deitua), Nafarroako erregearen agindupean.  Beharbada,  Zubietako Aliri etxeko arbasoa zen. Ehun Urteko Gerra zen, eta Nafarroak Normandian zituen lurrak galdu zituen. 1379an agertzen da etxe honen izena: Zubieta, Donostia eta Usurbilen artean zatitu zen urte hartatik Aliri Donostiakoa da. Geroago, Zubietako beste oinetxe asko bezala, 1495ean ere agertzen da Aliri Zubietako Komunitatearen dokumentu batean:“Martin Perez de Aliry, señor de la casa de Aliry” deituak, kontratu bat sinatu zuen, beste etxe batzuekin batera, eta horren bidez, Aizpurua etxeari bere bi erroten erdia erosi zion. 1468an jaioa zen eta lekuko gisa ere agert- zen da, Atxegako jaunak Zubietako Irurubieta familia- ren kontra hasitako auzi batean. Martin Perez de Aliri- Aliri Zubieta 1999 Aliri. Argazkia: Josu Tellabide. Z 1999.Aliri. Aurrealde nagusiko armarria. Argazkia: Josu Tellabide.