rtzabaletaaundi Artzabaletatxikiren ondoan zegoen. Biak, Zubietatik Santuenerako bidean dute kokapena. Artzabaletaaundi desagertua da. 1379koa da baserri honi buruz ezagutzen den lehenengo aipamena. Garai hartan zatitu zen Zubieta, Donostia eta Usurbilen artean. Artzabaletaaundi, Artzabaleta zaharra,  Donostiako aldean geratu zen. Lope Martinez de Isastik aipatzen du, 1625ean,“Arzabala- ga” izenez. “ Yurubieta” (Irurubieta) etxearen segidan aipatzen duenez,Artzabaletaz ari dela ia ziurra da. Gaur, bere  orubean  dagoen  eraikuntza berriak, XVI. mendeko zurezko egitura zuen etxe bat ordezkatu du. Garai bereko dolare handi bat etxearen egi- turaren parte zen. Eraikuntza bikaina zen, habe nagusi eta soliba ederrekin. Arzabaletaaundi Zubietako Komunitateko partaide zen, akzio erdi batekin. Etxe honen izenaren hainbat aipamen ageri dira dokumentu zaharretan. Artzabaletaaundi Zubieta 1965 Artzabaletaaundi. Argazkia: Juan Maria Agirre Orobiourrutia. A 2004 Artzabaletaaundi. Argazkia: Iñaki Salsamendi.