rurubieta Zubietako erriberetan dago, Oria ibaiaren ertzean, Learritza edo Legarritzagako irla luzearen mutur baten parean. Irubita deitu ohi zaio. Izenak, leku honetan ibaia gurutzatzeko hiru pasabide edo ibi daudela adierazi nahi duela ematen du. Dokumentu zaharretan gehien azaltzen diren aldaerak Iruzubieta eta Irurubieta dira. Baserri honetaz ezagutzen den lehenengo aipamena 1379koa da. Usurbila pasa zen, Zubieta Donostia eta Usurbil artean zatitu zenean. Irurubieta Zubietako Komunitateko partaide zen, akzio erdi batekin. Errota izan zen, eta Irurubieta familiarena zen. Atxegako jaunt- xoak errotaren makilaren heren bat berea zela erreklamatzen zuen ordea, eta hori zela eta, auzi luze bat izan zen 1508-1516 urteetan. Valladoliden izan zen auzi hura, eta Atxegak irabazi zuen. Garai hartan,Juan Gonzalez de Yrurubieta eta Maria de Irigoyen ziren baserriaren jabeak. Iri- goiendarrez gainera, Irurubietata- rrak Atxega, Paris eta Lasarteko Sasoetaren ahaide ziren. Irurubieta Zubieta Irurubieta. I 2001 Irurubieta. Argazkia: Josu Tellabide.