ubietako erriberen bukaera aldean, mendialdea hasten den lekuan, aurkitzen da Petrit-
za, Lertxundi eta Arbitza baserrien artean. Antzinako dokumentu gehienetan Petriarza izenarekin
agertzen da.
Petritza izeneko baserriaren aipamen antzinakoena 1379koa da. Izan ere, Zubietako oinetxeen
lehenengo aipamenak garai horretakoak dira, urte horretan Zubieta Donostia eta Usurbilen
artean zatitu baitzen. Petritza Donostiako aldean gelditu zen. 1495ean ere agertzen dira
Petritza baserriaren erre ferentzia batzuk. Garai hartan, Pedro de Petrieza izenekoa zen izen
bereko etxeko jauna.
1517an, Juan Perez de Petriarza izenekoa
aipatzen da agiri batean, beste
zubietar batzuekin batera, Oriako Itxia
inguruko lur eta ondasunen inguruko
gatazka bat dela eta. 1560an Miguel de
Petriarza jaio zela badakigu; baserriko
maiorazko eta jabea zen. Petriarza
baserrian bertan hil zen 1620an.
1566an, Miguel de Petriarça izeneko
beste pertsona baten berri daukagu:
Petriartzako ondorengoa zen, eta
Donostian auzotasuna zuen. 1598an eta
1599an Juanes de Petriartza, Petritzako
maioraz koa eta jabea, eta Zubietako
Komunitateko partaidea, aipatzen da
Petritza
Zubieta
1993
Petritza.
Argazkia: Josu Tellabide.
Z
2001
Petritza.
Argazkia: Josu Tellabide.