uasti baserria Zubietako erriberetatik mendi aldera dago, Lertxundi baserria bezala.
Biak elkarrengandik gertu daude. Bi etxebizitzako baserria da, antzina bakarra bazuen ere.
XVIII. mendean banatu zuten bitan, eta garai hartan eraikina bota, eta berria altxa zuten, diru-
dienez. Gaur, orduko zurezko egitura ederki mantentzen du. Bi etxebizitzako baserri berria
eraiki zutenean, etxearen erdian horma sendo bat egin zioten, bi zatiak banatzeko. Zuasti
Zubietako Komunitateko partaide izan da beti.
XIV. mendean aurkitzen da baserri
honetaz ezagutzen den lehenengo errefe
rentzia, 1379an hain zuzen. Urte hartan
Zubietako oinetxeek Donostia eta
Usurbilen artean erabaki behar izan
zuten, eta Zuasti Usurbilgo parte izatera
pasa zen. Lope Martinez de Isastik ere,
1625ean, Compendio Historial de Guipúz -
coan Suasti Usurbilgo oinetxea aipat-
zen du.
Zuasti etxearen izena nondik datorren
istorio bitxi batek azaltzen omen
Zuasti
Zubieta
1984
Zuasti.
Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa.
Egilea: Juan Agustn Lasagabaster.
Z
2002
Zuasti.
Argazkia:Asier Agirresarobe.