1663an, Zubietan gertatu zen auzi batean, baserri batzuei (auzotasuna ez zutenak) ukatu egin zieten Komunitateko larreetan abereak bazkatzeko eskubidea. Errekurtsoetan, baserri haiek “Anicate” izeneko etxea aipatzen dute. “Yrigoiencho”, “Anicate”, “Aldasa” eta beste batzuek Aginagan “auzotasunik” ez zutela deklaratu zuten. Hala ere, eskubidea bazutela beren abereak Komunitateko larreetan bazkatzeko.
Luis Murugarren historialariak 1823an aipatzen du baserri hau, eta 1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan ere agertzen da. Baserria udaletxetik 4.900 metrora kokatzen zen.
Baserri zaharra, Gaztelu baserriaren goialdean, 70 bat urte bada desagertu zela. Frantzisko Segurola (ezizenez “Patxi Anikate”) baserri honetan jaioa zen, eta geroago Usurbilgo kalera jaitsi zen. Patxiren semea, Joxe Antonio, Fermiñenean bizitu, eta handik Mitxelkonera ezkondu zen. Aldapa baserriko nagusiak, Antonio Aranguren Manterolak erosi zituen lurrak. Harriak eta materialak, Aldapa edo Arrillagaazpi baserrira eraman zituen jabe berriak, eta harri haiekin etxeorde edo eranskin bat egin zuen. Aldapako Angela Arangurenek dioenez, baserriaren izen zaharra “Arrikarte” zen, eta bere seme Joxe Mari Izagirrek bertan “cricket” joku ingelesa egiteko zelai bat bazela susmoa du.
Baserriaren lotutako argazkiak: