Elizaldeko erdigunetik iparraldera dago, Gaztañaga baserriari erantsia. Planta errektangularra duen hiru solairuko etxea da, harriz eta morteroz egina. Tolaretxeko Manuel Maiz Labakak dio Guardia Zibilen koartela etxe honetan egon zela 1934 arte. Lehenago, baserria izan zen. Behean ukuilua zuen; bertan zaldiak zituzten, eta gaur, ganbela edo majadera batzuk mantentzen ditu.
Ez dugu aurkitu Amarrenea izena dokumentatua, baina beharbada, beste izen batekin agertuko da. Urdaiagako Illunbe, Aginagako Galardigoia eta beste etxe batzuekin batera, Atxega jaunak “hamarrena” kobratzen zuen etxeetako bat ote?
Amarrenean bizitu ziren Angel Maiz eta Antonia Irazusta senar-emazteek erosi zuten etxe hau. Baserria eta koartela kendu zirenean, bost etxebizitzatan zatitu zuten. Gaur, bi familia bizi dira.
Baserriaren lotutako argazkiak: