Asteasuainberri


Dagoeneko desagertua den baserri hau Txikierdi ostatutik gertu zegoen. Asteasuainberri baserri eta sagardotegia zen, eta Konsuelo Arsuaga zen jabea. Baleriano Aranburu baserria erabiltzen zuen maizterra zen. Zortzi-hamar behi zituen Balerianok.

Baserri ondoan sagardotegia zegoen. Donostian bizi zen sagardotegiaren nagusia, Joxe Migel Mendizabal Lokate. Asteasuainberriz gain, Donostiako Alde Zaharrean ere bazuen sagardotegia, Ikatz kalean. Taberna ere bazuen, eta han egunero Lokate bera egoten zen. Lokate Aiako Olaskoagaegia bailarako baserri bat da, eta Joxe Migel Mendizabal hango semea zen. Honela hartu zuten Mendizabaldarrek Lokate goitizena. Orain dela urte gutxi, Txikierdiko bidegurutze berria egin zutenean hain zuzen, bota zituzten Asteasuainberri baserri eta sagardotegia.

Zelaiaunditik ekartzen zuen Lokatek sagarra. Zelaiaundiko etxebizitza bakoitzak 100 karga sagar ekartzen zizkion urtero. Olanoneak ere hona ekartzen zuen 80 bat karga urtero. Sagardo oso ona egiten zuten Lokaten edo Lokatenean, etxe honi deitzen zioten moduan. Ospe handiko sagardotegia zen.

Baserriaren lotutako argazkiak: