Aitzmurgil


Igartzazabal baserritik ekialdera zegoen, mendi-bizkar batean. Gaur, oraindik ikus daitezke baserri zaharraren oinarriak eta horma zaharren hondakinak.

Etxe honen lehenengo erreferentzia 1818koa da. Luis Maria Mujikak “Aizmurgil” izeneko baserria eta lur landugabea aipatzen ditu “Euskal Toponimiazko Materialeak” lanean. 1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan ere aipatzen da “Aizmurguil” baserria.

Segurola familia bizi zen bertan maizter. Aitzmurgil, Puelazar bezala, Saroe jauregiko ondorengoena izan da beti. Segurolatarrak Berraiartzagoienara joan ziren gero, eta ordutik, Manzisidor izeneko beste familia bat bizitu zen baserri honetan. Baina aspaldi alde eginak dira, eta ez dago haien arrastorik. Orain dela 50 urte baino gehiago, erre egin zen, eta lau hormak bakarrik gelditu ziren zutik.

Baserriaren lotutako argazkiak: