Ezkerrenea


Aginagako Goialdeko baserria, Iarbebekoa eta Etzabal baserrien artean dago.

Ezkerrenea seguru asko XIX. mendean egindako etxea da baina garai hartako izen zerrendan ez da izen horrekin agertzen.

Urdairaaundiko maizterrena zen, Joxe Manuel Balerdirena. Urdairan maizter, eta Ezkerrenean nagusi zen. Familia Urdairaaundin bizi zen, Ezkerrenea hutsik mantentzen zuten bitartean. Ondoren, maizter bizitu zen 11 senide zituen Ugarte familia. Igeldoko Asurrikitik etorri ziren, eta Ezkerrenean sei bat urte pasa eta gero, Santsonenera pasa ziren. Ondoren, 1930 inguruan, denboraldi batez Joxe Mari Eskudero egon zen maizter, Nieves Segurola bere emaztearekin (Patxi Segurolaren -Patxi Anikateren- alaba). Urte batzuk egin zituzten bertan, eta Aginagako Mitxelkonera joan ziren. Nikolas Balerdi, Joxe Manuel Balerdi jabearen semea ere bizitu zen, eta hau joan zenean, etxea saldu egin zuten. Gaur Urizar Aizpitarte familiarena da, eta bertan bizi dira. Ez dauka baserri jarduerarik.

Baserriaren lotutako argazkiak: