Mapiletik hegoaldera, Ezpaldizar eta Joxelontxonearen ondoan dago. Zubiria familia bizi da bertan.
Ezpalditxiki baserri txikia da, eta landa-lurrik gabea. Irasuegitarrak bizitu ziren etxe honetan, eta hauek Santuenera joan zirenean, Zubiria familia etorri zen bizitzera Galardigaraikotik: Migel Zubiria eta Manuela Iraola beren seme-alabekin: Balentin, Pedro eta Anttoni izenekoak. 1922 aldean Ezpalditxiki erosi egin zuten. Balentin, semerik zaharrena gelditu zen etxean, eta Errementaldegiko Eustakia Kaminorekin ezkondu zen. Bi seme hazi dituzte.
Dirudienez, Ezpalditxiki baserria Aginagako Katea izan zen. “Portazgo de Aguinaga” deitzen omen zitzaion eta hemendik pasatzeko ordaindu egin behar izaten zen. Izan ere, lehengo aginagar zaharrek “katia” esaten zioten etxe honi.
Etxe txikia zenez, behi bat eta hiru txekor izaten zituzten. Belarretarako eta simaurretarako astoa erabiltzen zuten. 1972 aldean kendu zituzten.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1984. Ezpalditxiki.
- Ezkerretik eskubira: Balentin Zubiria Iraola (Ezpalditxiki) eta Justo Kamino Ibargoien (Errementaldegi).
- Ezkerretik eskubira: Miren Landa (Errementaldegiko etxekoandrea), Eustaki Kamino Ibargoien (Ezpalditxikiko etxekoandrea), Margarita Kamino Ibargoien eta Pello Zubiria Kamino (Ezpalditxiki).
- Errementaldegiko atarian: 1.- Eustaki Kamino. 2.- Eujeni Kamino (Portu). 3.- Mari Karmen. 4.- Pakita Landa (Igeldoko Erauntzeta). 5.- Iñaxio Martija (Kalezar). 6,- Manoli Kamino (Errementaldegi). 7.- Iñaxi. 8.- Maria Jesus Alkorta Zabala (Agerreaundi). 9.- Lorentxo Kamino (Errementaldegi). 10.- Balentin Zubiria (Ezpalditxiki). 11.- Juxto Kamino (Errementaldegi).
- 1955 ingurua. Familiaren bisita komentuan. 1.- Madalena Muguruza Zubiria (Goikoerrotak alaba,Anttonin lehengusua). 2.- (?). 3.- (?). 4.- Anttoni Zubiria Iraola (ama, Ezpalditxikiko alaba). 5.- Juan Manuel Aramendi Zubiria (Pasiotar ordenako nobizioa). 6.- Xanti Aramendi Arruti (aita, oriotarra). 7.- Joxe Mari Aramendi Zubiria (Juan Manuelen anaia). 8.- Xanti Tolosako lehengusua.