Egioletaaundiko soro eta belardia zen barruti batean, 1975ean egin zuten baserri txiki berri bat Odriozola-Manterola senar-emazteek.
Joxe Maria Odriozola donostiarra da, txikitatik Amarako Miramonzar baserrian bizitua, eta Bixenta Manterola, berriz, oiartzuarra, Tornolako Errotako alaba. Ezkondu eta Egioletatxikin jarri ziren maizter. Ondoren senar-emazteek lurra erosi eta Egioletaberri egin zuten. Etxe berrira pasa ziren beren bost edo zazpi behiekin. Gaur behi bat eta hiru txekor dituzte. Bost seme-alaba dituzte.
Baserriaren lotutako argazkiak: