Agerre baserritik hurbil, iparraldera, belardiz inguratua aurkitzen da baserri txiki hau. Zalantzarik gabe, Agerreren banantze batetik sortua da, seguru asko, XIX. mendearen hasieran. Antza denez, Enbillenea izena Enbil abizena zeraman pertsona batengandik hartu zuen. Zenbait dokumentutan Agerretxipi izenarekin ere agertzen da.
1890ean, Roke Zabala eta honen emazte Maria Antonia Etxeberria bizi ziren Enbillene baserrian. 13 seme-alaba zituzten. Gazteena, Pedro Joxe, 1911n jaioa, gelditu zen etxean. Kalezarreko Txoperenetxiki edo Sarienea etxeko alaba zen Segunda Irureta Ibargoienekin ezkondu zen, eta lau seme hazi zituzten: Joxe Mari, Joxe Antonio, Praxku eta Pello. Joxe Antonio auto istripuz hil zen 1989an: Praxku eta Pello, berriz, beste istripu negargarri batean hil ziren: izan ere, etxeko belar-zuloan itota aurkitu baitzituzten etxekoek, 1991ko abenduaren 29ko ilunabarrean.
Gaur, etxean Joxe Mari semea bizi da, Ariztitxo deitzen den gain polit honetako baserri txiki eta txukun honetan.
Sei edo zazpi behi dituzte. Joxe Marik kontatzen du, lehen, 9-11 abelburu izaten zirela, eta idi pareak ere bai. Garai batean, morroia ere izaten zen baserri honetan. Urte haietan esnea Donostiara partitzen zuten; han joaten zen Maria Zabala, Pedro Joxeren arreba, astoarekin Txaparrenera, geltokira; ondoren, trenean Donostiara, esnea partitzera, zestera buruan jarrita. 40 litrotik gora esne eramaten zuen marmitetan. Bi pertsonek laguntzen zioten buruan zestera jartzen. Emakume gogorra zen Maria…
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1-. Balentin Zialzeta (Santuenea). 2-. Pedro Zabala (Enbillenea). 3-. Praxku Alkorta (Agerreaundi).
- Agerreaundiko familia: 1-. Joxe. 2-.Praixku. 3-.Maria. 4-.Manuela. 5-.Grabiela. 6-.Maria Jesus. 7-.Arantxa. 8-.Joakina Zabala Etxeberria. 9-.Iñaxio Mari Alkorta Lizargarate. 10-.Ixiar.
- Frantsizko Alkorta Lizargarate eta Maria Zabala Etxeberria, Agerretxikiko nagusia eta etxekoandrea.
- 1980.Agerreaundiko ataria. Ezker-eskubi: Maria Zabala Etxeberria eta Joakina Zabala Etxeberria. Biak ahizpak ziren Enbilleneko alabak.Agerreaundi eta Agerretxikira ezkondu ziren.
- 1958. Ugarte. 1-.Tomas Sarasua (Eguzkitza nagusia eta Herriko jueza). 2-.Modesto Zabala (Enbilleneko semea).
- 2002. Enbillenea.
- 1984. Enbillenea.
- Modesto eta Pedro Joxe Zabala Etxeberria anaiak. Pedro Joxe zen Enbilleneko nagusia Modesto berriz, Ugarten morroi zegoen.
- Enbilleneko nagusi eta etxekoandrea: Pedro Zabala eta Segunda Irureta.
- Pedro Zabala, herri kiroletan Usurbilen.
- Pedro Zabala Etxeberria eta bere bi seme: 1-.Pello Zabala Irureta. 2-.Praxku Zabala Irureta. Biak baserrian, istripuz hil ziren 1991ko abenduaren 29an.
- 1967. Arantzazu. Enbillene, Larbain eta Agerretxikiko ahaideak.. 1-. Ignazio Zabala Etxeberria (Enbillene). 2-. Anttoni Zabala (Ignazion alaba). 3-.Santos Esnaola Armendariz (Larbain). 4-. Gabriela Alkorta (Agerretxiki).
- 1958. 1-. Modesto Zabala (Ugarteko morroia). 2-. Maria Berreiartza (Ugarte).
- Oñati. Ezker-eskubi: Maria Angeles Zabala (Enbillenea) eta Mari Kruz Pagola (Zabalea).