Etxeederra


Izen polit honekin bazen oinetxe bat Usurbilen. Luis Murugarren historialariak etxe honen aipamenik zaharrena 1625ean aurkitu zuen.

Joxe Ramon Zubimendik “Zubieta mila urteko herria” liburuan aipatzen du “casa solar de Echeederra” izeneko bat, 1681ean. Francisco de Elgorriaga zen jabea.

Berrogei urte lehenago, 1642an Josepho de Elgorriagak dukat erdi bat eman zuen errearentzat Gipuzkoako batzar nagusiek aginduta “Donativo graciosso” deitzen zen zerga moduan.

Baserriaren lotutako argazkiak: