Kalezarreko hegoaldeko portala edo sarrera zegoen lekuaren ondoan dago, baina lehengo hiri zaharraren harresien kanpotik. Planta txikiko etxe apala eta arrunta da, baina aurrealde nagusiak (hegoekialdekoak) zurezko bilbapen politak ditu. Honek erdian duen habean etxea eraiki zen urtea agertzen da: 1771.
Joxe Mari Aizpurua Sarasola Usurbilen jaio zen 1900eko maiatzaren 21ean. 1926ko urtarrilaren 26an Lezoko Santo Kristoko elizan ezkondu zen Gabriela Telleria Suduperekin. Gabriela zeraindarra zen, Goierriko herri eder hartako Urrutikoetxe baserrian 1901eko martxoaren 18an jaioa. Senar-emazteak Añorgan bizitu ziren, eta ondoren Errebaltxikira etorri ziren bizitzera, 1932ko apirilaren 14an. Sei seme-alaba izan zituzten: Felix, Miren, Bernardo, Paul, Arantxa eta Pillare. Denak ezkondu ziren, eta Arantxa bakarrik gelditu zen gurasoekin Errebaltxikin, Joxe Sarasua Garmendia asteasuarrarekin ezkondua. Hiru seme-alaba izan dituzte. Gaur, etxe txiki honetan Joxe bizi da, alargundua, bere seme-alaba eta familiarekin.
Etxe txiki polit hau kale baserritzat har daiteke; lau-sei behi izaten zituzten, behorra, oiloak, untxiak… 1986an, Arantxa gaixotu zenean abereak kendu egin zituzten betiko. Errebaltxikiko familia maizterra da. Etxearen jabe Donostiako Aizpurua-Mingo familia da.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1950. Kalezarko Errebal taberna: 1-. Bernardo Aizpurua (Errebaltxiki).2-. Juanito Aizpurua (Portalea). 3-.Paul Aizpurua (Errebaltxiki). 4-. Benito Aizpurua (Portalea).
- 1954. Oilasko biltzaileak Kalezarren Sanjoanetan: 1-. Mardu (Zestoako Arroakoa). 2-. Juan Apaolaza (Azpietxea). 3-. Joxe Martija. 4-. Benito Zinkunegi (Igeldoko Baldazar). 5-.Arantxa Aizpurua (Errebaltxiki). 6-. Pedro Mari Matxain (Eskribaenea). 7-.Angel Matxain (Eskribaenea). 8-. Pako Alkorta (Arponaritxiki). 9-. Joxe Sarasola. 10 -.Joxe Luis Makazaga (Buenabista). 11-. Iñaxio Martija.
- 1950. Kalezarreko kintoak: 1-. Benito Zinkunegi (Igeldoko Baldazar). 2-.Joxe Olazabal (Usurbil). 3-.Antonio Aranzazistroke (Kalezar). 4- .Bernardo Aizpurua (Errebaltxiki).
- Kalezareko koadrila: sokatira eta aizkolariak. 1-.Dionisio Makazaga. 2-. Angel Matxain (Eskribaenea). 3-. Joxe Goikoetxea (Itzao). 4.- Juan Apaolaza (Azpietxe). 5-. Inaxio Unanue “Ringoâ€. 6-. Joxe Ramon Sarasola (Andrenagusi). 7.- Juan Makazaga (Buenabista). 8-. Juan Joxe Kamino. 9.- Ramon Unanue. 10.- Angel Matxain (Olarri). 11.- Joxe Tolosa (Udal langilea). 12.- Felipe Aierbe (Batxillerenea). 13.- Joxe Martija. 14.- Donato Makazaga (Kontseju). 15.- Pedro Mari Matxain (Eskribaenea). 16.- Pako Makazaga (Buenabista). 17.- Joxe Luis Ibarguren (Saizar). 18.- Joxe Sarasua (Errebaltxiki). 19.- Pako Alkorta (Arponaritxiki).
- 1949. Kinto bazkaria: 1-. Migel Muguruza (Goikoerrota). 2-. Erramun Isasa (Lugarizko Belartzaerdi). 3-. Martin Goenaga (Zubieta). 4-. Narziso Salsamendi (Arponaritxiki). 5- Patxi Iturriotz (Areta). 6-. Julian Izagirre (Usaskueberri). 7-. Inazio Lizaso (Villa Pakita). 8-. Joxe Mari Lazkano (Santuenea). 9-. Martin Artola (Lugarizko Zuatzu). 10-. Praixku Bengoetxea (Antziazar). 11-. Joxe Migel Maioz (Mapil). 12-. Luis Iribar (Ibaeta). 13-.Joxe Ramon Pagola (Aizperronea) 14-. Mikel Rekondo (Arrueneaberri). 15-. Joxe Sagardia (Tomasenea). 16-. Fernando Aliri (Aliri). 17-.Antonio Orbegozo (Errebaltxiki). 18-. Joxe Mari Aizpuru (Errezildarra). 19-.Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 20-. Segundo Ibargoien (Olarriondozar) 21.- Paulo Castresana. 22.- Joxe Maria Zubiria Aduriz (Arrillagatxiki).
- 1955. 1-. Paul Aizpurua Telleria: pelotari profesionala. Urte askotan Mexikon ibili zen (Errebaltxikiko semea).
- Errebaltxiki. 1-. Mikaela Telleria. 2-. Juanita Telleria. 3-. Gabriela Telleria.
- 1972. Errebaltxiki.
- 2003. Errebaltxiki.
- 1950. 1-. Arantxa Aizpurua Telleria. 2-. Gabriela Telleria. Sodupe.
- 1950. 1-. Arantxa Aizpurua Telleria.
- 1927 Tolosa. 1-. Gabriela Telleria. Sodupe.
- Acapulco, Mexiko. Juanita Telleria Sodupe.
- 1965. 1-.Gabriela Telleria. 2-.Joxe Mari Lizaso Aizpurua. 3-.Joxe Mari Aizpurua.
- 1. Paul Aizpurua Telleria.
- Boga-Boga kantatzen: 1-. Bixente Iriondo (Ondarru). 2-. Rafael Gurrutxaga (Billabona). 3-. Imanol Urain (Elgoibar). 4-. Joxe Mari Begiristain (Mutriku). 5-. Juan Urdanpilleta (Astigarraga). 6-. Luix Abasolo (Donostia). 7-. Joxe Mari Garate (Markina). 8-. Bernardo Aranegi (Tolosa). 9-. Paul Aizpurua (Errebaltxiki).
- 1933. Suitza. Juanita Telleria Sodupe.
- 1959-1960 Añorgako Errotazar baserriko Telleria familiko senide baten hilleta 1-.Felix Aizpurua Telleria.
- 1959-1960.Añorgako Errotazar baserriko Telleria familiko senide baten hileta.
- 1966 Kalezar. 1-. Mertxe Arzallus. 2-. Felix Aizpurua. 3-. Joxe Lizaso. 4-. Miren Aizpurua. 5-. Joxe Antonio Lizaso. 6-. Pilar Aizpurua. 7-. Bernardo Aizpurua. 8-.Angelita Izagirre. 9-. Joxe Mari Aizpurua Sarasola. 10-.Arantxa Aizpurua. 11-. Joxe Sarasua.
- 1984. Errebaltxiki.“1771“
- 1984. Errebaltxiki baserri atarian dagoen santua.
- 1974.Errebaltxiki. Joxe Mari Aizpurua Sarasola eta Gabriela Telleria Sodupe. Senar-emazteak
- Zubiria Telleria familia. Ezker-eskubi eta goitik behera: Imanol,Andoni, Joxe Bernardo. Juanito, Iñaxio, Juan Joxe,Amaia, Juan (aita), Ixidra (ama) eta Izaskun.