Aginagako Goialdeko baserri hau Tellegindegi, Eguzkitza eta Arburu baserrien artean dago. 1864an, “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan agertzen da. Garai hartan, jadanik bazegoen bi etxebizitzako baserria, seguru asko XVIII. mendearen bukaera aldean egina. Hasieratik bi familia bizi izan dira Gorostidin.
Mendebaleko zatia, gaur, ukuilua bakarrik da, eta ondoan dagoen etxean bizi da Etxeberria-Azkonobieta familia. Nagusia Kandido Etxeberria Maioz da, Orioko Lizargarateko semea, eta emaztea berriz, Gorostidiko alaba, Joakina Azkonobieta Esnal. Joakinaren aita, Joxe Ignazio Azkonobieta Bengoetxea, Urdairako semea zen.
1894an jaioa, Joxe Ignazio Orioko Arizmendi baserriko Juanita Esnal Esnalekin ezkondu zen 1936an, Lezoko Santo Kristo basilikan. Gerora, ohitura bera jarraituz Kandido eta Joakina ere Santo Kriston ezkondu ziren 1958an. Joxe Ignazio eta Juanita alargunak ziren biak; ezkondu eta Gorostidin maizter bizi ziren, erosi zuten arte. Fakundo Etxeberria Donostiako mutilzaharra zen jabea, eta Joxe Ignazio eta Juanitak erosi egin zioten. Bi alaba izan zituzten: Joakina eta Maria. Juanitak bazuen seme bat Manolo izena zuena, lehenagoko ezkontzatik. Joakina alaba Kandidorekin ezkondu eta baserrian gelditu zen; lau haur izan zituzten.
Gorostidiko baserritarrak, Tellegindegikoak bezala, lehen Donostiara joaten ziren. Behorrarekin joaten zen Juanita Esnal, eta makina bat bidaia egina zen Eguzkitza eta Kredokogainean barrena Antiguara. Han aberea lotuta utzi, eta esnea, patata eta sagarrak etxez etxe saltzera joaten zen.
Gainera, Gorostidin beti sagardoa egin izan da, eta gaur ere jarraitzen dute egiten. Hemen jotzen zuten Tellegindegiko sagarra ere urtero. 1940-1942 urte inguruetan sagarra erruz jaso zen, urtebetean 400 edo 500 karga sagar atera baitzituzten.
Gorostidin 15 bat larre-behi eta txahalak dituzte ukuiluan. Idi pare bat ere badaukate. Etxeko lanetarako erabiltzen dituzte, eta ia egunero uztartzen dituzte.
Beste etxebizitza, ekialdeko erdia, Unsain familiarena zen, eta 30 urtez hutsik egon ondoren Olasagasti-Arin senar-emazteek erosi dute. Luis Olasagasti Donostiako Amarako Sabene baserrikoa da; Olatz Arin, berriz, lezotarra. Gazteak izanda ere, baserri tradizionalarekin jarraitzen dute, eta 23 larre behi dituzte. Orain dela urte gutxi, etxea osorik eraberritu dute.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1984. Gorostidi.
- 2001. Gorostidi.
- 1953 Iraila. Ernioko erromeria. 1.- Joxe Mari Kalegain (Tellegindegi), 2.- Joxe Unsain (Gorostidi) 3.- Antonio Unsain (Gorosti), hiru neska lagunekin.
- 2001. Gorostidi.
- 1985. Gorostidi.
- Ezker eskubi: Inaxi Balerdi, (Dionisio Bengoetxearen emaztea), Dionisio Bengoetxea (Aintziazar), Nekane Bengoetxea Balerdi (besotan), Antonio Unsain (Gorostidi) eta Eugenia Balerdi (Antonio Unsainen emaztea).
- 1984. Gorostidi. Etxeberria-Azkonobieta familiaren etxebibizitza zaharra.1989an berria eraiki zuten leku berean.
- 1936. Joxepa Jaurrieta (Gorostidira etorri zen neskame Goierritik). Ebaristo Lizaso (Tellegindegiko semea, 1936ko gerran eraman zuten eta desagertu egin zen). Urtea pasa ondoren Joxepa Zubietako Barrenetxegoikora ezkondu zen.
- 1952 Iraila. Zelatun (Errezil). 1 eta 2 :Eugenia eta Benita Balerdi Segurola (Barramuno). 3-. Maria Unsain (Gorostidi). 4 eta 5 : Joxe eta Antonio Unsain (Gorostidi). 6-. Jose Mari Kalegain (Tellegindegi).
- 1987.Arrillagako leihoetatik gizon probei begira.“Anikateâ€, Gorostidiko “Kinttin†eta ezezaguna.